Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Hondakindegiaren zati bat betiko itxi, beste bat zabaldu, ur zikinen garbiketa sistema berria eta bestelakoak aurreikusten diraToki Administrazio Departamentuaren diru-laguntza onartua dago, baina dirua iritsiko den argitzeko dagoSakanako Mankomunitateak Arbizun duen hondakindegian hainbat hobekuntza lan egin nahi ditu. Aurreko ostiralean jaso zuen haiek baimentzen dituen agiria, ingurumen baimen integratua. Lanei dagokien dokumentazioa aurkeztua du Sakanako Mankomunitateak Toki Administrazio Departamentuan eta erantzun zain dago. Antza, departamentuan ez dago dirurik lan horretarako, Toki Azpiegituren Lau urteko Planean onartuta dagoena.LanakUtzubarko hondakindegian gaur egun sortzen diren lixibiatuak baltsa batean jasotzen dira. Likido horiek garbitzeko gaur egun erabiltzen den sistemak haien %60 garbitzen du. Gainontzeko %40 baltsara bueltatzen da berriro tratatu eta garbi daudenean errekara botatzeko.Sakanako Mankomunitatearen asmoa da etorkizunean lixibiatuak ultrafiltrazio eta MBR bakterio bidezko sistemarekin garbitzea. Egindako probek emaitza onak eman dituzte. Sistema berriak lixibiatu guztiak garbituko ditu. Behin garbitu ondoren, errekara bota beharrean, punpa baten bidez ur zikinen sarera eramanen da eta handik Lakuntzako ur araztegira eramanen dira.Lan horretaz gain, hondakindegiaren zati bat behin betiko itxi eginen da. Horrekin batera, industriako hondakin ez arriskutsuak hartzeko gune berri bat prestatuko da, 17.930 m2koko tamaina izanen duena.Bestetik, makinaria sartzeko eraikina eginen da. Bestalde, hondakinak deskargatzeko nasa estali eginen da, haize egunetan kamioiek deskargatzen dutenean hondakinak batetik bestera eramaten dituzte eta gero guztia jasotzen ibili behar izaten dute langileek. Haiendako arriskua ere murriztuko da.Obra hondakinik ezLastailaz geroztik Utzubarko hondakindegiak ez ditu eraikuntza enpresen hondakinik hartzen. Halaxe, jakinarazi zaie enpresei. Horiek behar bezala tratatu behar dira material bakoitza bereiztuz. Hondakin horien kudeatzeko zerbitzua eman nahi luke Sakanako Mankomunitateak.Adolfo Araiz kudeatzaileak esan digunez, zenbait enpresekin harremanetan jarri dira Arbizun hondakin horiek tratatzeko planta mugikor bat jartzeko aukera aztertzeko. Asmoa gauzatuko balitz Utzubarren hondakinak hartu, garbitu, zatitu eta gaika banatuko lirateke, gero enpresek gai horiek eramateko. Kudeatzaileak esan digunez, krisiak ez du aukera hori gauzatzea errazten.1.079.000 euroLanek aurrekontua izanen dute.