Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Topagunea, euskara elkarteEn federazioak eta Nafarroako euskarazko hedabideek eskaera hori luzatu diote Nafarroako Gobernuari: herrialdeko hiru telebisten artean banatzeko dituen 2,5 milioi euroetatik "650.000 euro euskara sustatzeko bideratzea. Kopuru horren %80, gutxienez, banatu dadila euskara hutsez lan egiten duten hedabideen artean".Pasa den urteko abenduaren 16an Nafarroako Parlamentuko Hezkuntza Batzordean egindako proposamen bera da. Eskaera berretsi dute Canal 4 telebistak ateak itxiko dituela jakin dutenean. Eskatzaileek gogora ekarri dutenez, aurten euskarazko komunikabideendako diru-saila desagertu den bitartean telebistena %16,66 besterik ez da murriztu.Eskaera gehiagoTopaguneak eta Nafarroako euskarazko hedabideek horrekin batera Nafarroako Gobernuari eskatu diote telebisten diru-laguntza deialdian Xaloak eskaera egiteko aukera berma dezala. Aldi berean, foru administrazioak euskarazko hedabideetan publizitatea sartu dezala eskatu dute, "hedabideen sarbide eta banaketa kopuruaren arabera". Aldeak bildu eta euskarazko hedabideen sektorearendako lankidetza hitzarmen egonkor lantzea proposatu diote gobernuari.ItxierakCanal 4ren aurretik itxi dira Ttipi Ttapa telebista, Iruñerria eta Nabarra aldizkariak edota Esan Erran irratia.