Hotza kentzeko, musika

Guaixe 2012ko otsailaren 10a

Asteburuak zenbait kontzertu utziko ditu gurean. Gaur, 23:00etan, Irurtzungo Pikuxar tabernan, zuzenean joko du El clave bikoteak. Gitarra akustiko eta ahots goxoa ekarriko dute Iruñetik. Santa Agedak direla eta, Altsasun ez ezik, kontzertuak antolatu dituzten Urdiainen ere. Bihar arratsaldean, Mareo tabernan, giroa berotuko du Migel Angel gizon-orkestrak. Iluntzean, berriz, DJ Xeiborrek dantzan jarriko ditu Kaluxa tabernan biltzen diren urdiaindarrak. Azkenik, bihar, gauerdian, Arbizuko Karrika tabernan, zuzenekoa eskainiko du Iruñeko Wapito taldeak. Pop-rock melodia garagardo feriaz gozatzeko osagarri bikaina izanen da.