Nire lehenengo zapatak

Guaixe 2012ko otsailaren 10a

Pailazoak, betidanik eraman dituzte zapata handiak, ez  nago ziur zergatik baina hala izan da.Klown mundu magiko honetan hasi nintzenean, Iruñeko zirko eskolan, bazegoen neska bat, ni baino helduago, pailazoa zena. Berak oparitu zizkidan nire lehenengo pailazo zapatak.Inoiz ez nituen taula gainean jantzi, bai ordea kalean. Ez ikaratu, ez ziren horietako zapata haundi batzuk, normalak ziren, koloretakoak, more, berde eta horiak. Oso politak, harro sentitzen nintzen nire pailazo zapatekin, pinpirin, minigona eta zapata koloretsuekin.Zapata asko jantzi ditut nire ibilbide laburrean, kolore guztietakoak, nik erosita, oparituta, eta baita aurkituta ere, haundiak, txikiegiak(hauek ez nituen oso eroso) eta batzuk besteak baino zeresan gehiagorekin.Nire bakarkako lehenengo lana prestatzen hasi nintzenean, ez nuen ezer argirik zapata gorriak eraman nahi nituela kenduta.Horregatik egin dudan antzerki konpainia "con zapatos rojos" deitzen da.Gorriak ez badira ere, nire osaba Juanitoren partez eskuratu nituen niretzako berezien diren pailazo zapatak. Pailazo botak dira, oso, oso haundiak, txuri eta beltzak, dotore, dotore.Oraindik hauekin ez naiz taula gainera igo, eta ez nago ziur hauek jantzita igoko naizen, baina badakit, ikusten ditudan bakoitzean sentitzen dudalako, nire zapatik inportanteenak izango direla, maitatuenak, gogora gauza politenak ekartzen dizkidatenak.Badakit, zapatak, zapatak direla, kalean, etxean edo taula gainean jantzi, baina ez dakit zergatik niretzako oso bereziak dira.Gaur neurrira egindako nire lehenengo zapatak erosi ditut, gorriak noski, taula gainean janzteko.Ez naiz ume bat, baina esaten den bezala, zapata berriak dituen ume baten antzera sentitzen naiz.Lorena Zabaleta Arangoa