Sakandarrek kale egin dute

Guaixe 2012ko otsailaren 13a

Nafarroako taldekako bertso txapelketako zazpi saio jokatu dira asteburuan. Zenbait sakandar sartu dira lehian: batetik, Josema Leitza, eta bestetik, Mikel Lasarte eta Mikel Iriarte. Hirurek kale egin dute.Arbizuarraren Leitza eta leitzarrak taldeak indarrak neurtu zituen Barañaingo Beteranoak taldearekin. Etxekoak, Saioa Alkaiza, Ander Baiano eta Mikel Lasarte bertsolariak nagusitu ziren. Arbizuarraren taldeak txapelketan aurrera egin nahi badu, ostiral honetan nagusitu egin beharko da. Mikel Lasarte eta Mikel Iriarte irurtzundarren Mailope taldea ere punturik gabe geratu zen. Oskar Estanga, Aritz Saragueta eta Migel Angel Ortiz de Guzman bertsolariak ez ziren Rimak Exkaxko taldea irabazteko gai izan. Asteburuan, atzera ere, talde berarekin lehiatuko dira, oraingoan Lesakan. Ea zorte hobea duten.Lehiaketaren gainetik, Barañainen eta Intzan jai giroa nagusitu zen. www.bardoak.comJarraitu Nafarroako taldekako bertso ekimena web orrian.