Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Altsasu indar gutxirekin atera zen lehen zatian. Gogo falta zegoen eta Iruntxikikoek aukera ederrak aprobetxatu zituzten lehen zatian 2 gol sartzeko. Bigarren zatian, Altsasu hasieratik atera behar zen bezala atera zen, jarrera erabat aldatu zuten eta Aaronek 81. minutuan gola sartzea lortu zuen, baina ez zen nahikoa izan 3 puntuak etxean gelditzeko.Etxarriren berdinketak eta Altsasuren porrotak ez dute sailkapenean aldaketarik suposatu. Etxarri 5. postuan jarraitzen du 34 punturekin eta Altsasu13. da 21 punturekin.