Mutilen frontenis txapelketan izena emateko aukera

Guaixe 2012ko otsailaren 14a

Aurten ere Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuak Gure Pilota taldearekin eta Olaztiko arduraduna den Fermin Zornozarekin batera Sakanako Mutilen Frontenis Txapelketa antolatu du. Pasa den urtean guztira 29 bikote aritu ziren txapelketa osoan zehar, eta izandako arrakasta ikusita, aurten atzera ere txapelketa antolatzea erabaki dute.Partidak Etxarri Aranazko eta Olaztiko pilotalekuetan jokatuko dira ostiral eta larunbat arratsaldetan eta igande goizetan. Partidak 25 tantora izango dira edo bestela 40 minutura. Txapelketa martxoaren 9an hasiko da.Izen-emateaIzena emateko epea dagoeneko zabalik dago. Bikote bakoitzak 40 euro ordaindu beharko ditu. Izena emateko orduan sakandarrek lehentasuna izango dute. Apuntatzeko Sakanako Mankomunitatera bertara hots eginez (948 464 866) edo kirolak@sakana-mank.com helbidera mezu elektroniko bat bidali daiteke, edo bestela Etxarriko arduraduna den Migel Aristorenari (638 138 231) edo Olaztiko arduraduna den Fermin Zornozari (661 613 982) hots egin daiteke. Izena emateko epea martxoaren 4an bukatzen.