Euskaraz hitz egiteko estrategiak

Guaixe 2012ko otsailaren 15a

Sakanako Mankomunitateak haur eta gazteen artean hizkuntzaren erabilera areagotzeko asmoz antolatu du ikastaroa. Ikastetxeaz kanpo haur eta gazteek makina bat jarduera egiten dituztela jakinik, Sakanako Mankomunitateak begiraleak edo hezitzaileak trebatu nahi ditu, haiekin daudenean euskararen erabilera sustatzeko metodologia bereganatu dezaten. Ikastaroa bereziki hezitzaileei, entrenatzaileei eta begiraleei zuzenduta badago ere, euskara taldeetako kideek, irakasleek, teknikariek eta hizkuntzaren normalizazioan interesatua dauden guztiek eman dezakete izena. Ikastaroa doakoa da, baina Euskara Zerbitzutik eskatu dute aldez aurretik izena emateko, plazak mugatuak baitira. Horretarako 948 464840 eta 948 464867 telefonoetara hots egin edo idatzi euskara@sakana-mank.com helbidera. Akaberan, parte-hartzaileek ziurtagiria jasoko dute. Non, noizMartxoaren 10ean eta 24an, larunbata, 9:00etatik 14:00etara, Irurtzungo kultur etxean.