Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Asteburuan hasi zen Espainiako kluben arteko txapelketaren bigarren itzulia eta badirudi pixkanaka taldeek partida mota hauei neurria hartzen ari direla. Horrela, A taldean, Irurtzunek berdinketa lortu zuen Zugarralderen kontra, talde bakoitzak puntu bana lortuz. Irurtzuneko Armendarizek erraz irabazi zion Azanzari markagailuak 10 eta 4 eta 10 eta 3 gelditu ondoren. Binakako punta berriz, Zugarraldek eraman zuen Urdan eta Lukinek lehen partida 10 eta 3 irabazi ondoren Ansotegi eta Bergeraren kontra, bigarrena 7 eta 10 galdu eta berdinketa hausteko jokatu zen partida 5 eta 2 irabazi ondoren.B taldean Altsasu Almeriara bidaiatu zuen, bertatik 2 punturekin itzultzeko. Arraztoak aurkaria ia tantorik egin gabe utzi zuen, De Harori 10 eta 0 eta 10 eta 1 irabazi ondoren. Binakakoan Muguruza eta Jauregik ere ez zuten arazorik eduki Martinez eta Piconi 10 eta 1 eta 10 eta 2 irabazi ondoren.Gauzak horrela sailkapen nagusian Irurtzun bere taldeko 2. da; Altsasu berriz B taldeko sailkapeneko 5. postuan dago.Lehen mailan Aralar mendik 2 garaipenakLehen mailan Aralar mendi taldea ere fin aritu da asteburu honetan. Banakakoan Mitxelenak 10 eta 0 eta 10 eta 6 irabazi zion Oberenako Sotori; binakakoan ere Lansalot eta Irañetak puntua lortu zuten Artuch-Etxamendi bikotearen kontra 10 eta 5 eta 10 eta 8 irabazi ondoren.Sailkapen nagusian, Aralar mendi 2. da bi partida gutxiago jokatuta.