Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Asteburu honetan Aralar Txirrindula Taldeak bere taldeen aurkezpena egin du kirolari gaztetxoen, entrenatzaileen, gurasoen eta elkarteko arduradunen artean. Bertan lehenik eta behin taldeari urteetan zehar laguntza eman dieten babesleei esker onak eman nhai izan zieten.Aurkezpenean ere taldeen aurtengo helburu nagusiak aipatu ziren. Aralar Txirrindula Taldeak, bere hasieratik oinarrizko txirrindularitza bulkatzea izan du jomuga eta ideia horrekin jarraitzeko intentzioarekin agertu da talde sakandarra. Horren adierazgarri da taldean dauden 23 txirrindulari gazteak.Aurkezpenean aitortu zutenez ere, urtetik urte gero eta gutxiago dira bizikleta gainean ibiltzera animatzen diren gazteak, baina Aralar Txirrindula Taldetik Sakanako gazteak taldera gerturatu eta parte hartzera gonbidatu nahi izan zituzten. Helburu horren adierazgarri dira profesional maila altuan ibili eta lasterketetan parte hartzen jarraitzen duten sakandar asko Aralar Txirrindula Taldeko partaide izan direla, besteak beste, Jose Luis Arrieta, Javier Garciandia, Joseba Larralde, Javier Etxarri, Egoi Martinez edota Gorka Verdugo. Gainera Sakanara goi mailako txirrindularitza gerturatzeko intentzioekin, aurten Euskalduna torneoko lasterketa bat ekartzen saiatuko direla adierazi zuten.Aurrekontu estuaTaldearen proiektu guztiak aurrera atera ahal izateko, taldearen lehendakariak adierazi zuenez, Aralar TTk 30000 euro inguruko aurrekontua izango du. Diru horrekin gaztetxoen, kadeteen, jubenilen, masterren eta zikloturisten lasterketak prestatu eta bizikleten eta autoen mantenua egin ahal izango da.Ekitaldia bukatzeko aurreko urteko denboraldiaren bideo bat ikusi ahal izan zuten beraien argazkiekin eta musikarekin. Arratsaldea han bildu ziren 50 pertsonendako Plazaolako Kantinan prestatutako afari merienda ederrarekin bukatu zuten.Aurtengo lasterketakMaiatzaren 27an, ArbizunGaragarrilaren 9an, EtxarrinGaragarrilaren 17an, LizarraganGaragarrilaren 23an, LekunberrinAgorrilaren 7an, EtxarrinAgorrilaren 29an, Lakuntzan