Asteburuan erabakiko da Bardoak txapelketako lehen fasea

Guaixe 2012ko otsailaren 17a

Asteburu honetan bukatuko da Nafarroako taldekako bertso ekimeneko lehen fasea. Hamabi saioren ondoren, oraindik erabakitzeko dago zein taldek eginen duten aurrera. Beraz, asteburuko bost saioak emozioz gainezka datoz. Oraingoz, bigarren faseko txartela duen bakarra Leitzaundi taldea da. Gainerako taldeek saio erabakigarriak dituzte asteburuan, tartean sakandarren lau taldeek. Leitza eta leitzarrak, Mailope eta Hautsi eta barratu taldeek irabazi beharra daukate. Etxarriko Bilixkorriko taldeak, berriz, bigarren puntuarekin sailkapena ziurtatuko luke. Lehen puntuaren bilaLeitza eta leitzarrak taldea joan zen astean sartu zen lehian Barañainen, Beteranoak taldearen aurka. Saio gehienetan bezala, etxekoak nagusitu ziren: Saioa Alkaiza, Ander Baiano eta Mikel Lasarte. Joxema Leitzaren taldea D multzoan punturik ez duen bakarra da. Beraz, txapelketan aurrera egin nahi badu, gaur nagusitu egin beharko da. Joxema Leitzak, Jose Luis Barberia, Zilik, eta Mikel Azpirozek Jituk taldeko Egoitz Gorosterrazu, Ander Fuentes Itturri eta Maialen Belarra izanen dituzte aurrez aurre. Oraingoan, etxekoen babesa izanen dute. Leitzako Aurrera elkartean lehiatuko dira, gaur, 21:30ean, bertso afarian. Mailope taldea ere asteburuan sartu zen lehian. Intzako zaleen babesa izan bazuten ere, Oskar Estanga, Aritz Saragueta eta Migel Angel Ortiz de Guzman bertsolariak ez ziren Rimak Exkaxko taldea irabazteko gai izan. Mikel Lasarte eta Mikel Iriarte irurtzundarren taldeak bigarren aukera izanen du gaur gauean. Atzera ere Rimak Exkaxko taldea izanen du aurrez aurre, G multzoan bi talde baitaude. Bertso afarian erabakiko da irabazlea, gaur, 21:00etan, Lesakako Arrano elkartean. Hautsi eta barratu taldeak lehen puntua lortzeko aukera du bihar, 19:30ean, Uitziko elkartean. Bertze maldiko taldeko Ainhoa Aranburu, Aimar Karrika, Oskar Sanz de Acedo bertsolariak izanen dituzte aurrez aurre. Oier Lakuntza eta Haizea Beruete sakandarrak eta Arkaitz Goikoetxea gipuzkoarrak galdu egin zuten Elizondon, Lepanatuek taldearen aurka. Beraz, F multzoan punturik ez duen talde bakarra denez, bihar bai edo bai, irabazi beharra dauka. Irabazita aurreraEtxarri Aranazko Bilixkorriko taldeak garaipenarekin ireki zuen txapelketa. Beraz, bihar bigarren puntua lortzen badu, bigarren fasera pasatuko da. Baina horretarako Dizerdit taldeko Xabier Silveira, Ekaitz Astiz eta Aitor Irazu gainditu beharko dituzte. Eneko Lazkoz, Joseba Beltza eta Alain Iriarte Etxarriko zaleekin batera joanen dira bihar Iruñeko Arrano elkartera. 21:00etatik aurrera, bertso afarian girotuko dira, eta txapelketan lehertuko da festa.www.bardoak.comJarraitu Nafarroako taldekako bertso ekimena web orrian.