Altsasu eta Tolosa arteko trenbideko lanak despeditu dira

Guaixe 2012ko otsailaren 17a

Trenbide azpiegituretaz arduratzen den Adif enpresak despeditu ditu Altsasu eta Tolosa arteko trenbidearen egokitzapen eta berritze lanak. Lanak Madril eta Hendaia arteko bideak moldatzeko proiektuaren barruan daude.Egindako lanek guztira 3.484.764 euroko kostua izan dute. 59 kilometrotan zehar daude 13 tunel barrualdeak eta horien inguruak eraberritu dira. Baita Brinkola eta Zumarragako geltokietako azpiegiturak ere. Lan horiekin ibilbideko segurtasuna eta fidagarritasuna hobetu nahi izan da. Eta modu berean trenaren erabiltzaileei eskaintzen zaien zerbitzuak hobera egitea da helburua.