Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Juan Luis Sanchez de Muniain Kultura kontseilariak sinatu egin du Foru Agindua eta, hala, Turismo Intereseko Festa izendatu ditu Uharte Arakilgo Artzain eguna eta Altsasuko Inauteriak. Sinadurak berretsi egin du Nafarroako Turismo Kontseiluak ilbeltzaren 10ean hartutako erabakia. Nafarroako Turismo Intereseko festak izendapena ematen da "originaltasunagatik, tradizioagatik edo balio soziokulturalengatik turismoa susta dezaketen ospakizunak foru erkidegotik kanpo ezagutzera emateko". Izendapenak, aldi berean, jaien alderdi turistikoari ematen dio garrantzia eta Nafarroa turismorako leku gisa sustatzea du helburu.