Azienden gaitzen kontrol kanpaina iragarri dute

Guaixe 2012ko otsailaren 16a

Urtero moduan abelgorritan, ahuntz- eta ardi-aziendetan bruzelosia eta tuberkulosia duten aztertuko daUrtero moduan, eta badira 30 urte baino gehiago, aziendak izan ditzakeen gaitzak zaindu, kontrolatu eta kentzeko kanpaina martxan jarri du Nafarroako Gobernuak. Animalien ongizatean edo haien ekoizpen ahalmenean eragiten duten bruzelosi eta tuberkulosi gaitzak atzemateko kontrolak eginen dira ibarreko behi-, ahuntz- eta ardi-aziendetan. Aleatorioki behien enzefalopatia espongiformea edo mihi urdin gaitzen inguruko testak ere eginen dituzte. Aziendari odol lagin bat aterako diete albaitariek eta ukuiluan bertan eginen dituzte probak. Bruzelosi azterketak urte bat baino gehiago duen aziendari eginen zaio. Tuberkulosiarena 42 egun baino gehiago dituzten animaliei. Gizendegien kasuan, 17 hilabete baino gehiago dituzten emeei eginen zaie bruzelosi proba eta tuberkulosiarena berdin. Gainontzeko animalia gizendegietan ez zaie probarik eginen, hiltegietan bestelako azterketak pasatzen dituztelako. 14.370Behi-, ahuntz- eta ardi-azienda buru kopuru hori dago Sakanan, iaz baino 294 (%2,08). Abelgorrien 5.929 buru daude, iaz baino 597 gehiago (%11,19). Ahuntz haziendak %8,43 egin du behera (40 buru gutxiago). Azkenik, 8.007 buru ardi-azienda daude, iaz baino 263 gutxiago (%3,18ko jaitsiera). Probak abelgorri guztiei egiten zaizkie. Ahuntz- eta ardi-azienda buruen laurdenari, baina ustiategi guztietan.