Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Aurreko hilabetean 48 pertsona gehiagoren izen-abizenekin luzatu zen ibarreko langabetuen zerrenda. Altsasuko enplegu bulegoan izena eman duten langabetuak 34 izan dira. Gainontzeko 14ak, Irurtzun eta Arakil aldekoek, Iruñeko bulegoan eman dute. Herrika, langabezia zazpitan igo da eta launa herritan jaitsi edo berdin mantendu da. Generoari dagokionez, langabe gehienak emakumeak dira, 894 (%52,25) aurreko hilean baino 44 gehiago. Gizonezko langabetuak 817 dira (%47,74) aurreko hilean baino 4 gehiago. Adinari dagokionez, 188k (%10,98) 25 urte baino gutxiago du. Langabetuen %53,24, (911) 25 eta 44 urte artean daude. Eta 45 urte edo gehiago dituzte langabezian dauden 612 pertsonak (%35,76). SektoreakSakanako langabetuen % 51,19k (876) zerbitzuen arloan lan egin nahiko luke (53 gehiago). Industrian lan egiteko prest leudeke 597 pertsona (2 gutxiago), %34,89.Eraikuntzarako eskaera 127 sakandarrek (8 gutxiago) egin dute, %7,42. Abeltzaintza arloan aritzeko prest daude langabetuen %2,16, hau da, 37 pertsona (5 gehiago). Azkenik, aurretik lanik egin ez duten sakandarren kopurua zegoen kopuruan mantendu da, 74 dira (%4,32).