Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuak igerilekuko sorosle ikastaroa antolatu du. Ikastaroa martxoaren hasieran hasiko da eta maiatzaren erdialdean bukatu da. Klaseak ostiral arratsaldetan, larunbat goiz eta arratsaldetan eta igande goizetan izango dira Altsasuko edo Arbizuko igerilekuan.Izena ematea MankomunitateanIzena ematea Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuan egin beharko da 948 464 866 telefonora hots eginez edo kirolak@sakana-mank.com helbidera mezu elektroniko bat bidaliz. Ikastaroaren prezioa 420 eurokoa da, baina ikastaroa gainditzen dutenendako dirulaguntzak egongo dira. Izena emateko epea heldu den ostiralean, otsailaren 24an, bukatuko da.