Hala bazan edo ez bazan...

Guaixe 2012ko otsailaren 23a

Hileko azken ostiralek ipuinen unea dakarte Altsasuko Iortia kultur gunera. Otsaileko saioan Eñaut Gorbeak bisitatuko gaitu. Ipuin kontalari eta klown antzezleak Hala bazan edo ez bazan... emanaldia eskainiko du. Etxeko txikienek ipuinen mundu miragarrian murgiltzeko aukera ederra dute.