Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Irurtzungo Urrutia eta Lakuntzako Jose Mari Agirre harategietako txorizo bana finalista bukatu dute Bilbo Hiria lehiaketaren 16. edizioan. Aurkeztu ziren 93 txorizoen artean onena Gasteizko Txomin Gomez Zubia harakinak aurkeztutakoa izan da, epaimahaiaren arabera. Urtero inauterien harira antolatzen da lehiaketa hori, eta bertara gordin jateko txorizoak aurkezten dira. Irurtzungo Urrutia eta Jose Mari Agirre harategiak aurretik ere aipamenak jaso izan dituzte Bilbo Hiria etxeko txorizoen lehiaketan. 2007an eta 2009an biak finalistak izan ziren. Urrutiak 2010eko finalean errepikatu zuen. Aurretik, 2006an Irurtzungo harategiak txapela jantzi zuen. Bestalde, Fco Javier Zuazagak antolakuntzako idazkariak jakinarazi digunez, lehiaketara aurkeztutakoen artean ere zeuden Urdiain, Altsasu eta Olatzagutiako beste harategi batzuk. Lehiaketara aurkeztutako txorizo guztiak 6.000 pintxotan banatu zituzten atzo Bilbon. Miguel Urrutia, Irurtzungo harakinaDagoeneko Bilbon ezagutzen zaituzte?Bai, behin irabazi eta bitan finalista. Oraingoan finalista. Pozik aitortzarekin?Bai, gure bidean ongi segitzen duenaren seinale da. Halakoak nabari dira?Jendeak irakurri eta entzun egiten du, eta horrek gehitu egiten du. Nola egiten duzue txorizoa?Duela 50 urte aita egiten hasi zenean bezala, formula berarekin. Donibane Garaziko txerriak erabiltzen ditugu. Haragi ona eta betiko formula. Egiten duzuena dendan saltzen duzue?Irurtzun eta Lekunberriko harategietan saltzen dugu. Gipuzkoako denda pare batean ere bai. Euskal Herriko, Madrilgo eta Bartzelonako ostalaritza establezimenduetara ere bai. Zerbait gehiago egiten duzue harategian?Odolkia, rellenoa, odolkia, txorizoa, txistorra, birika...Jose Mari Agirre, Lakuntzako harakinaBilboko txapelketan ezaguna zara dagoeneko?Hirutan gelditu naiz finalista, baina oraindik ez dut txapelik jantzi. Pozik aitortzarekin?Bai. Errioxa, Extremadura, Kantabria eta Hego Euskal Herriko 93 parte-hartzaileren artean aurreneko seien artean gelditzea gauza handia da. Eta oso lasai gelditzen zara gauzak itxuran egiten dituzulako. Halako sariak nabaritzen dira gero?Bai, beti. Jendeak hots egiten du. Jendeak ezagutu egiten du. Parte hartzea gauza ona da, beti. Txapelketetan parte hartzeko aurretik bete behar diren paperak lan nekagarria dira, eta batzuk horregatik ez dira aurkezten. Baina kasu honetan ez da horrela. Ordizian (2. eta 5.) eta Sakanako (1.) txistorra txapelketetan lortutako sariak harategian ikusgai ditugu. Nola egiten duzu txorizoa?Normal. Gogo pixka batekin gauzak ongi egin. Eta ahal dela behintzat modu naturalean uzten dut lehortzen. Klimak laguntzen ez duenetan sartzen dut soilik sekaderoan. Non saltzen duzu?Dena harategian. Garai batean saltzen nuen kanpora, baina orain dena hemen. Txorizo eta txistorrez gain, zerbait gehiago egiten duzu?Saltxitxoia, rellenoa, tripakiak...