Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Javier Ramirez izan zen atzokoan Andaluziako Itzuliko 2. etapako irabazlea. Andalucia taldeko txirrindulariak helmugara lehena iristea lortu zuen beste 3 txirrindularirekin batera 193 kilometrotako ihesaldian parte hartu ondoren. Sailkapen orokorrean Patrick Gretsch alemaniarrak jarraitzen du lehen postuan.Ihesaldiko 4 txirrindulariek ia hasieratik utzi zuten atzean tropela eta indar honek etapako azken 50 kilometroetara 5 minutuko aldearekin iristea ekarri zien. Hori ikusita Rabobank taldeko Grischar Nierman alemaniarrak erasotzea erabaki zuen eta tropela eta iheslarien artean kokatu zen.Akabera ezin zirraragarriagoa izan zen. Benalmadena sarreran, helmugara iristeko kilometro bat falta zela, tropelak ihesaldian zegoen Dominguez harrapatzea lortu zuen, baina ezin izan zituzten Abeja, Maté eta Routley indargabetu. Sprintean Andaluciako txirrindulari izan zen azkarrena, helmugan 5 ordu 2 minutu eta 10 segundoko denbora eginez sartuz.Euskal txirrindulariei dagokienez, lehena Gorka Izagirre izan zen, helmugan 13. postuan sartuz. Sakandarretan lehena 34. sailkatu zen Imanol Erviti izan zen, Egoi Martinez 45. sailkatu zen eta Jorge Azanza 81.Gaurkoan etapa nagusia lehiatuko da.Txirrindulariek Malaga eta Lucenako Araceli baseliza arteko 150 kilometroak osatu beharko dituzte. Helmuga lehen mailako portuaren akaberan kokatuko da.