Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Martxoaren 4an hasiko da 2012ko Caja Rural BTT txapelketa. Lehen lasterketa Izkuen izango da eta dagoeneko txapelketan izena emateko epea zabalik dago. Inskripzioa egitea beharrezkoa ez bada ere, antolakuntzatik aurretik egitea gomendatzen dute, lehen egunean pilaketak ez gertatzeko.Izena emateko copacajaruralbtt@hotmail.com helbidera mezu bat bidali beharra dago eskaera orria eskuratu eta bete ahal izateko. Eskaera orri hauek heldu den osteguna, martxoak 1, arratsaldeko 20:00ak baino lehen eskatu beharko dira.