Sakandarrak Eskozia bidean

Guaixe 2012ko otsailaren 22a

Bihar hasiko da Perthen Munduko Sokatira Txapelketa. Bertan mundu osoko gizon eta emakumeak ariko dira. Bihar eta etzi kluben arteko txapelketak izango dira eta asteburuan nazioen artekoa. Euskal tiralariek ezin dutenez nazio moduan parte hartu, kluben artekoan izango dira.Lehen txapelketa, 540 kilokoa, bihar goizean izango denez, Sakana taldekoak gaur abiatu dira Eskozia aldera. Arratsaldean pisaketak izango dituzte.