Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Gaur mundu osoko tiratzaileak Perthen (Eskozia) bilduta daude, bertan Munduko Sokatira Txapelketa izango baita. Batetik kluben arteko txapelketa jokatuko da eta bestetik nazioen artekoa. Euskal Herria, Irlandarekin batera ordezkaritza gehien duen herrialdea bada ere, 7 klub eta 24 talde, nazio bezala parte hartu ezin duenez, euskal taldeak kluben artekoan bakarrik ariko dira. Euskal Herritik guztira 7 talde joango dira Eskozia aldera. Gizonezkoetan 5 talde - Abadiño, Amaiur, Berriozar, Ibarra eta Sokarri- eta emakumezkoetan 3 - Badaiotz, Ibarra eta Sakana. Aurten berrikuntza bat dago izan ere, emakumezkoek eta gizonezkoek batera tiratzeko aukera izango dute, horrela euskal ordezkaritzako 5 talde ariko dira talde mistoan - Abadiño A, Badaiotz, Ibarra, Ibarra B eta Sakana.Sakanak 500 eta 540 kilokoetan baita mistoan ereSakana sokatira taldeak 3 txapelketetan parte hartuko du. 500 kilotakoan, 540 kilotakoan baita mistoan ere. Sakanan sokatirako mutil talderik ez dagoenez mistoan, Nafarroako txapelketan bezala, Amaiur taldeko mutilekin ariko dira lanean.Taldeko arduraduna den Nerea Lizarragak adierazi digunez "hoberen pisu txikian ibiliko gara. Euskadiko txapelketan orain 500 kilotan jokatzen ari garenez, horretarako prestatu gara. Taldea 500 kilotan dago eta pisu handian jokatuko badugu ere zaila izango da, ia 40 kiloko desabantaila izango dugulako". Hala ere taldea animo handiekin doala adierazi digu Lizarragak "orain arteko txapelketetan ez bezala, taldekide guztiak egongo gara bertan eta horrek ere indarra ematen du. Gainera ikusi beharko da gainontzeko taldeak nola iritsiko diren mundial hauetara".