Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Hori da Sakanako Mankomunitateak bota duen galdera. Kirol Zerbitzuak kirolaren eta kirolarien inguruko lan taldea osatu nahi du. Helburua bertan kirolaren inguruan aritzea da, jendearen beharrak eta nahiak jakin ahal izateko, jarduerak antolatu edo daudenak hobetzeko. Azken finean jendearen iritzia jaso nahi da eta kirola herriarena eta herriarendako egin ahal izateko. Taldearen arduradunak Gorka Iriarte kirol batzordeko lehendakaria eta Amaia Gerrikagoitia Mankomunitateko kirol teknikaria izango dira. Esan bezala taldean kirolaren inguruan interesa duen edozeinek parte hartu dezake. Bertan lortu nahi dena eragile desberdinetako ordezkariak egotea da, gorputz heziketako irakasleak, kirol zinegotzika, kirol taldeko partaideka, bere kabuz kirolaria egiten duetenak, kirol teknikariak, kirol boluntarioak, bilgune feministako partaideak, jubilatuen elkarteko ordezkariak, gaztetxeko ordezkariak, goi mailako kirol ordezkariak...Behin apuntatzen den jendearekin erabakiko da nola bilduko diren, zein maiztasunekin, non, taldeak nola funtzionatuko duen... Taldean parte hartzea interesa duenak 948 464 866 zenbakira hots egin edo kirola@sakana-mank.com helbidera mezu bat bidali dezake.