Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
2 urtetik behin desfibriladore titulua berritu beharra dago. Horretarako ikastaroa orain arte Iruñean egin beharra zegoen, Sakanan ez baitzegoen horretarako aukerarik. Orain berriz, Nafarroako Gobernuko Kirol Institutuak 4 orduko ikastaroa hemen emango du.Ikastaroa martxoaren 22an, arratsaldez, izanen da. Parte hartu nahi duen guztiak martxoaren 8a arte du epea. Apuntatzeko Sakanako Mankomunitatera hots egin daiteke (948 464 866) edo kirolak@sakana-mank.com helbidera mezu bat bidali.