Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Artaza eta Zunbeltzko benta arteko joan-etorria egiteko abiatu zen atzo 58 urteko gizon iruindarra. Behin helmugara iristean, bidea laburtzeko beste norabide bat hartzea erabaki zuen. Baina nahastu eta galdu egin zen. 21:30 aldera SOS Nafarroa gaztigatu zuen eta Altsasuko parkeko suhiltzaileak eta Foruzaingoa eta Guardia Civila gizona bilatzeari ekin zioten. Bilaketa oinez egin behar izan zen toki askotan oraindik metro erdi elur pilatuta zegoelako. 1:40 aldera gizonak elurretan utzitako markak opatu zituzten eta bera onik opatu zuten geroago. 5:30 aldera iritsi da Artazara eta etxerako bidean jarri da.