Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Japoniako komikietan, hau da, manga komikietan, normala da beraien kultura islatuta ikustea. Askotan agertzen zaizkigu beraien historiako kapituluak edo beraien ohituren deskribapena, erlijioa... gizartea nolakoa den islatzen dute komikietan.Jakiei begira, oso aberasgarria izan daiteke sakonean aztertzea hainbat komiki. Segur aski, komiki japoniarrak irakurtzean edota animea telebistan begiratzean ikusi dituzue milaka erreferentzia jakietan. Hauen artean ohikoenak izan daitezke fideoak, RAMEN izenekoak, sushia, teriyakia eta yakitori haragiak, bento kutxatxoak... baina ikus ditzagun banaka.Ohikoenen artean SUSHIa dugu. Sushiaren osagai garrantzitsuena arroza da. Arroz ozpina erabiltzen da konpontzeko askotan, NORI alga eta gero beste osagai batzuk izaten ditu, haragia eta arraina beste batzuen artean. Guztiz gordina egon daitekeen arren, ez du esan nahi egin gabe egon behar denik beti. Askotan mazeratua egoten da edota erreta edo egosita. Mota ezberdineko sushiak izaten dira segun eta nola egiten den. Adibideak nonahi komikietan! Shin Chan-en askotan ikusten da. Manga askotan protagonistek Sushiaren osagaien izenak izaten dituzte.Ramen: gariarekin egindako fideo luzeen zopa da. Berez SOBA ere deitzen dute Japonian. Ramena Txinatik etorri zela uste da. Hotzak, beroak, haragiarekin, arrainarekin edota barazkiekin jaten da... Naruto manga pertsonaiak oso gustuko ditu eta askotan ikusten da Ramen jatetxe batean jaten. Kuriositate bezala, Naruto Ramen mota baten osagaiaren izena da, horregatik du izen hori komikiaren protagonistak.Dorayakiak forma borobileko pasteltxo gozoak dira. Barruan babarrun gorriz egindako betegarri gozoa daramate. Postre moduan jaten dira edo arratsaldeko askarian. Doraemon pertsonaiak oso gustuko ditu eta askotan jaten ditu. Berez Doraemon izena buru handi eta borobilak dorayaki forma duelako da eta jaki hau oso gustuko izateagatik datorkio.Bento kutxatxoak dira etxetik prestatuta eramaten diren janari kutxatxoak. Ohitura zen (eta oraindik ere bada askotan) etxeko andreak gizonari edo semeei bento kutxatxo bat prestatzea lanean edo eskolan jateko. Zenbat eta politagoa eta landuagoa janariaren marrazkia, orduan eta gehiago islatzen da maitasuna gizonarekiko eta semeekiko. Hain da bitxia ohitura hau non askotan benetako arte lanak diren! Kolorante eta arrozarekin milaka marrazki bitxi egiten dira.Azkenik Dragoi Bola marrazki bizidunetan pertsonaia gehienek badute jakiekin zerikusirik:Son Gohan: janaria edo arroz katilua.Tenshinhan: txinatar jatorriko janaria, arrautza irabiatuz eginda arrozarekin.Oolon, Puar eta Yamucha: te txinatar motak.Saiya gudariak (Vegeta planetakoak): Saiya bada hitz joko bat Yaisa hitzarekin non barazkia esan nahi duen. Gainera, Vegeta planetako biztanle guztiek badute barazkiekin zerikusirik duten hitzen izenak.Milaka adibide eta hitz joku aurki daitezke baina adi egon, hurrengoan segur aski gauza bitxiz konturatuko zarete.Jose Luis AsensioMyaku.fanzine@gmail.comwww.fanzinemyaku.blogspot.com