Anbulantzia, preso gaixoen egoeraz ohartarazteko

Guaixe 2012ko otsailaren 20a

Herrira mugimenduak gaixotasun larriak dituzten euskal preso politikoen "egoeraren larriaz" ohartarazteko kanpaina martxan jarri du. Helburu horrekin Euskal Herrian barna anbulantzia bat ibiliko da. Gaixo dauden presoak sakabanatuta, isolamendu egoeran, osasun asistentzia kaxkarrarekin eta elikadura desegokiarekin daudela nabarmendu zuen Herrira mugimenduko kide Fran Baldak. Aldi berean, Baldak estatuei zuzenduta adierazi zuen garaia dela espetxe politika anker hau aldatzeko, "besteak beste gaixotasun larriak dituzten presoak askatuz". Haiek aske gelditu arte, boluntarioek gidatuta, anbulantzia Euskal Herrian barna ibiliko da. Herrira mugimendutik, bestalde, hileko azken ostiraleko mobilizazioetan parte hartzeko deialdia egin du. Jesus Mari MendinuetaArbizuarra Zuerako espetxean dago preso, 221 km-tara. Gaixotasun erreumatikoa du, afekzio sistematikoa duena. Horrek begitako gaitz bat ekarri dio. Bestalde, bi hernia diskal ditu, lepoaldean eta gerrialdean, lepoko mina eta ziatika sortzen dizkiotenak. Arazoak lokartzeko eta atseden hartzeko. Oinaze hezur-gihar eta hezur-artikularrak. 20 urte egin ditu preso. Zigor osoa iazko maiatzean bete zuen.