Bihar jokatuko dira finalak

Guaixe 2012ko otsailaren 24a

Finalerdietako emaitzakIgoa-Mariñelarena (Aldabide) 18 / Olaetxea-Santamaria (Aldabide) 13Azkenean iritsi dira final handiak. Hilabete baino gehiago jokatzen pasa ondoren larunbat honetan jokatuko dira X. Malerreka txapelketako finalak. Goizeko 10:00etatik hasita maila guztietako partidak jokatuko dira. Lehena bejaminen finala izango da. Pasa den astean Igoa-Mariñelarena eta Olaetxea-Santamaria arteko derbia jokatu zen eta Igoa eta Mariñelarena izan ziren finalera pasa zirenak. Aldabideko bikoteak Orozkoko Iriondo eta Ibarrondoren kontra jokatuko du txapela.