Herri kirolen inguruko azken monografikoa

Guaixe 2012ko otsailaren 24a

Nafarroako Herri Kirol Federazioak argitalpen berri bat kaleratu du bere 20. urteurrena ospatzeko. Honako hau herri kirolak zabaltzeko egitasmoaren zortzigarren eta azken argitalpena da. Mikel Lasarte izan da proiektuko  liburuak idatzi dituena. Liburua bai euskaraz bai gaztelaniaz idatzi du.Lasartek azken liburu honekin 2003an hasiera eman zitzaion proiektua bukatu du. Garai hartan, herri kirolak bultzatu eta jendearen artean gehiago zabaltzeko intentzioarekin hasi zen liburu hauek idazten eta Herri kirolak Nafarroan: 1911-2011. Nafarroako Herri Kirol Federazioaren 20. urteurrena liburuarekin lan luze eta erraldoi horri bukaera ematen zaio.Proiektua 8 liburutan banatua dago. Bertan herri kirol proben inguruko datuak, historia, arauak, markak... agertzen dira. Monografiko hauen beste helburu bat herri kirolen inguruan hain gutxi idatzia dagoena bildu eta osatzea da, erreferentzia berriak sortuz.Federazioak lan hau argitaratu ahal izateko Nafarroako Gobernuaren laguntzaz aparte, Rural Kutxaren eta Sakanako Mankomunitatearen laguntza ere izan du.Materiala lortzeko aukerakMateriala Nafarroako liburutegi eta ikastetxe guztietan banatuko da. Eta hainbat ale salmentan jarriko dira. Lortu ahal izateko 948 450 900 telefonora hots egin daiteke edo info@herrikirolaknafarroa.org helbide elektronikora mezu bat bidaliz.GERTUTIKMikel Lasarte, monografikoen egileaNafarroako Herri Kirol Federazioak 20 urte bete ditu eta bestetik monografiko berri bat argitaratu ditu. Bi data hauek bat egin dute.2003an herri kirolak zabaltzeko martxan jarri genuen ekimenaren bukaera izango da azken monografiko hau.8 monografiko. Kontatuko diguzu nondik sortu zen monografiko hauek sortzearen ideia?Ikusten genuen herri kirolaren munduan hutsune handia zegoela argitalpenen inguruan eta batez ere arlo teknikoa jorratzen zuen ezer ez zegoela. Herri kirolari buruz badago zerbait idatzita, baina gehienbat proba eta apustuen deskribapena da eta hutsune hori bete nahi izan genuen, bide batez herri kirolak zabaltzeko asmotan.Zeri buruzkoak dira monografiko hauek?Lehena harri jasotzeari buruzko, bigarrena aizkorari buruz, hirugarrena trontzaren ingurukoa. Gero etorri zen Iparraldeko jokoen monografikoan 6 modalitate jorratu genituen: koxkor biltzea, lasto altxatzea, gurdia altxatzea edo orga jokoa eta txinga eramatea. Gero ere sokatirari buruzko monografikoa egin genuen, beste bat orokorragoa, herri kirolen ezaugarri eta jatorriei buruzkoa. Aurretik segari buruzkoa ere egin genuen. Eta azken hau bilduma osatu duen alea izan da eta azken argitalpen honek Nafarroak herri kirolen ibilbidea biltzen du. Kirol marka eta datu asko ematen dira. Bide batez monografiko honekin federazioaren egitekoak eta lanak ezagutarazi nahi izan dira. Beti lanean gaude, baina jendeak askotan ez daki zer egiten dugun, zeintzuk diren federazioaren egitekoak, zer proba antolatzen ditugun, zein aurrekontu eta laguntzekin eta hori dena argitaratzea garrantzitsua iruditu zaigu. Bestetik ere, Nafarroa erreferentzia nabarmena izan da herri kirol munduan eta markak eta jaso ditugu, ezagutarazteko asmotan.Nolako harrera izan dute monografiko hauek?Nahiko harrera ona izan dute. Herri kirol mundu honetan, agian, ez da gehiegi irakurtzen, baina jendeak eskertu ditu horrelako aleak, lehen jorratzen ez ziren gaiak jorratu dituelako. Liburuak Nafarroako liburutegietara eta ikastetxeetara dohainik banatzen ditugu. Ale kopuru bat salgai jartzen dugu, kostuak ordaindu ahal izateko.Monografiko hauek karrikaratzeko laguntza ere izan duzue, tartean Sakanako Mankomunitatearen laguntza.Mankomunitateak hasieratik lagundu izan digu, 2003an hasita eta hori dugu kolaboratzaile finena. Nafar Gobernuak ere laguntzen digu lana argitaratzen. Kontua da mozketak direla medio, heldu den urterako ez dagoela aurrekonturik eta ziklo honen ondoren gauzak egiteko ideiak egon arren, beste laguntza batzuk bilatu beharko ditugu.Lehen ikastetxeak aipatu dituzu. Gaur egun zer garrantzia dute ikastetxeek herri kirolen zabalkundean?Asko. Momentu honetan Nafarroan federatuen fitxa kopurua 400-500 inguruan dago eta horietatik erdiak Haur Jokoetako fitxak izaten dira, hau da, badaude Nafarroan 16 urte bitarteko 200-250 gazte herri kiroletan ari direnak. Sakana aldean eta beste zenbait lekutan bidea eginak dago, taldeak osatu dira, badago jendea entrenatzaile paperean dabilena eta horrek badu bere garrantzia. Orain gehiago sendotu beharko litzateke lan hori, oinarritik hasita gehiago indartuz, baina egiten dena ona da eta hurrengo urteetan federazioak bere buruari erronka jartzen dio hori dena zabaltzea, sakontzea eta gehiago indartzea. Azkenean oinarria landu beharra dago etorkizunean uzta jasotzeko.Nafarroan nolako etorkizuna edo osasuna daukagu herri kiroletan?Kirol hauek gutxi batzuk egiten dituzten kirolak dira. Herri kiroletan aritzen den jende kopurua ez da handia, baina badu bere garrantzia. Oso hedatuta dago zenbait lekutan, tradizio handia dago, probetara jendea biltzen da. Gero herri kirolen balioa handia da ez bakarrik kirolaren ikuspuntutik, baizik eta arlo historiko eta kulturaletik. Euskaldunon kulturan oso txertatua dagoen zerbait da eta mantentzen ahalegindu behar gara.Lehen esan dugu federazioak 20 urte bete dituela. Baina federazioaren hastapenak nolakoak izan ziren?Federazioa 1991n sortu zen. Nafarroan beti egon da herri kiroletan aritzeko tradizioa, probak antolatzen ziren, baina antolatzen zirenak Atletismoa federazioaren bidez antolatzen ziren eta egiten ziren txapelketak ez ziren ofizialak, epaileak ere ez ziren ofizialak. Bitarteko gutxirekin hasi ginen lan egiten eta pixkana handitzen joan da, proiektuak seriotasuna hartu du eta gaur egun federazioak lan handia egiten duela esan daiteke. Urtean zehar 40tik gora txapelketa antolatzen ditu herri kirol modalitate ezberdinetan, herri kirol oinarritik bultzatzen ere ahalegintzen da eta arlo ezberdinetan hor dago, lan egiten du eta lan hori beharrezkoa da herri kirolak sustatu ahal izateko. Hala ere oraindik asko egiteko dago.