Lanbide gaitasuna ebaluatzeko eta egiaztatzeko programetako plazak beteko dira

Guaixe 2012ko otsailaren 23a

Altsasuko Lanbide Heziketako institutuan soldadura eta galdaragintza batetik, eta mendekotasun egoeran dauden pertsonak zaintzeko teknikari gisa kreditatzeko programak martxan jarriko dira. Izen emateko epea despedituta, batean eta bestean eskaintzen ziren 30 plazak bete eginen dira. Espero baino jende gutxiagok eman du izena baina, hala ere, eskaintzen ziren 60 plazak baino gehiagok eman dutenez izena hautaketa prozesua egiten ari dira. Pertsona batek lan esperientzia eta arautu gabeko trebakuntzaren bidez eskuratutako gaitasunak ofizialki aitortzeko aukera eskaintzen du Nafarroako Gobernuaren programak. Izena emandako pertsonen lanbide gaitasuna ebaluatzeko eta egiaztatzeko balio du ekimenak. Altsasuko Lanbide Heziketa institutuan orain arte, soilik soldadura eta galdaragintza eskaini izan dute. 2015erako geriatria arloan lan egiten dutenek tituludun pertsonak izan behar dutenez, mendekotasun egoeran dauden pertsonak zaintzeko teknikari gisa kreditatzeko aukera ere eskaintzen hasi da institutua. Epeak- Martxoak 5 Onartuen behin-behineko zerrendaren argitarapena.- Martxoak 6-8 Erreklamazioak aurkezteko.- Martxoak 12 Behin betiko zerrendak.- Martxoak 14-19 Aholkularitzan izen ematea.- Martxoak 20-Apirilak 19 Aholkularitza prozesua.- Apirilak 20-24 Ebaluatzeko izen ematea- Apirilak 25-Ekainak 8 Ebaluazio prozesua.