Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Atzo hasi zen Munduko Sokatira Txapelketa Perthen (Eskozia) eta dagoeneko Sakanak badu bere lehen domina. Goizean emakumezkoen 540 kiloko txapelketa jokatu zen. Bertan Txinako, Badaiotzeko, Suitzako, Ibarrako, Holandako, Alemaniako eta Sakanako neskek parte hartu zuten. Faboritoen artean Badaiotz zegoen. Gasteiztarrek sekulako denboraldia egin dute eta atzokoan Txinaren atzetik bigarren sailkatu ziren, zilarrezko domina lortuz.Espero gabeko dominaEzustekoa Sakanak eman zuen. Eskoziara abiatu aurretik adierazi zigutenez "pisu handian aukera gutxi izango ditugu. Euskadikoan pisu txikian jokatzen egon gara eta 40 kilo gutxiagorekin arituko gara". Baina ustekabean gure neskak finalerdietara iritsi ziren. Bertan Txina, Badaiotz eta Suitzaren kontra tiratu behar izan zuten. Tiraldi guztiak bukatuta finala Txina eta Badaiotzen artean jokatu zuten eta Txinatarrek eskuratu zuten urrea. Brontzezko domina Sakana eta Suitzaren artean erabaki beharra zegoen. Suitzarrak 40 kilo gehiagorekin jokatzen zuten eta Sakanaren kontra izandako aurreko tiraldiak irabazi zituztenez 3. postua suitzarrendako izango zela ematen zuen.Guztira 3 tiraldi jokatu zituzten; lehena Sakanak irabazi zuen, bigarrena baliogabetua izan zen eta hirugarrenean ere Sakanak irabazi zuen. Bi tiraldiak irabazita gure neskak 3. postuan sailkatu ziren, brontzezko domina jantziz. Suitzak 4. postuarekin konformatu behar izan zuen.Gaur pisu handia eta lehen aldiz mistoaGaurkoan gizonezkoak 600 kilokoan jokatuko dute eta emakumezkoek 500 kilokoan. Pisu txikian Sakanarekin batera, Badaiotz eta Ibarra euskal taldeak ere arituko dira. Atzoko arrakasta ikusita, gaurkoan Sakanako neskek beste dominaren bat lortzeko aukera gehiago daukate, horretarako prestatzen aritu baitira azken aldian.Berritasuna lehen aldiz jokatuko den mistoa izango da. Gure taldeak Nafarroako Txapelketan lehen aldiz aritu ziren emakumezko eta gizonezkoak elkarrekin lanean, beraz badakite zer den batera aritzea. Mistoan gure neskek Amaiurreko mutilekin arituko dira Abadiño-Badaiotz A eta B eta Ibarra A eta B batera. Taldea 4 mutilek eta 4 neskek osatuko dute.