REEren egitasmoez galdetu du NaBaik parlamentuan

Guaixe 2012ko otsailaren 23a

Txentxo Jimenez parlamentariak Red Electrica Española (REE) enpresak Nafarroako dituen egitasmoen gainean azalpenak eskatu dizkio Nafarroako Gobernuari. "Esaten zaigu eskualde batzuk hornidura arazoak dituztela eta, bestetik, 400kW-eko linea egitasmoa dago". Nafarroan argindar hornidura sarea zertan den eta REEren egitasmoak nola eragiten dioten jakin nahi du, bereziki besteak beste, Sakanatik pasatzen den 400 kW lineaz galdetu du. Nafarroako Gobernuko arduradunek zein ibilbideren alde egiten duten ere jakin nahi du NaBaiko parlamentariak. Jimenezen esanetan, "Nafarroako beharren eta betetako jardueren inguruan eztabaidatu eta erabakitzeko garaiz gaude".