Kalitatezko hotela

Guaixe 2012ko otsailaren 23a

Olatzea hotelak Espainiako Kalitate Turistikoaren Q aitorpena jaso du. Hau da, ICTE - Espainiako Kalitate Turistikoko Institutuak ematen duen kalitatearen marka. Egiaztatze-diploma horrek kudeaketan kalitatea hobetzen egindako lana aitortzen dio Olatzea hotelari. Urtero berritzeko lan egin beharko dute orain Olatzean. ICTEk banatzen duen Q Kalitate Marka baldintza batzuk betetzen dituen establezimenduek eskuratzen dute, eta hari "prestigioa, bereiztea, fidagarritasuna eta zehaztasuna" ematen dizkio. Aitorpena jasotzeko establezimenduek auditoriak pasa behar izaten dituzte.