Altsasuko ihoteak mintzagai

Guaixe 2012ko otsailaren 23a

Iruñeko mintzakideek Sakanako inauteriak ezagutu nahi izan dituzte. Helburu horrekin Altsasura etorri ziren larunbatean. Sakanako zenbait mintzakidek harrera egin zieten Zubiondo elkartean. Gosari gozoaren ondoren, Altsasuko inauteri komisioko kideek inguruko inauteriez kontu asko azaldu zizkieten. Jarraian, Gure Etxean jarritako inauterietako erakusketa bisitatu zuten. Altsasuko hiru ikastetxeetako ikasleek egindako marrazkiak eta panpinak ikusi zituzten. "Bisita interesgarria izan zen" esan digu Idoia Artiedak, Sakanako arduradunak.   Sakanako MintzakideakSakanako Mintzakideek astero-astero elkartzen jarraitzen dute. Irurtzunen zazpi lagun biltzen dira ostiralero. 17:00etan dute hitzordua Pikuxarren. Etxarri Aranatzen sei mintzakide daude. Ostiralero, 15:30ean, herriko plazan elkartzen dira. Altsasuko taldea hazi egin da, eta horregatik, taldea bikoiztu dute: asteartean eta ostegunetan elkartzen dira, 17:00etan, Las Vegasen. Bestalde, Lakuntzan eta Urdiainen Mintzakide taldeak sortzeko aukerak daude. Taldeak osatzeko pertsona gehiago behar dira. Izena eman dezakete euskara ikasten ari direnek eta praktikatu nahi dutenek, baita haiei laguntzeko prest dauden euskaldunek ere.Eman izenaItsasi AEK euskaltegian, Altsasuko Gartzia Ximenez kaleko 46 zenbakian (948 468 258 edo sakana_mintza@aek.org)