Langileak presoen alde egiteko deia

Guaixe 2012ko otsailaren 24a

Hileko azken ostiraletan industrialdeetan kontzentrazioak egiten hasi da LAB. Gaur aurrena, 10:00etan, Sunsundegui aurrean, Altsasuko Ibarrea industrialdean.LAB sindikatuak "euskal preso politikoen kontra erabiltzen den espetxe politika"  salatzeko eta presoen Euskal Herriratzeko eskatzeko kontzentrazioa eginen du gaur. Hileko azken ostiralero eramanen ditu aldarrikapen horiek ibarreko industrialdeetara. LABeko kideen iritziz "kartzela politika estatuek erabili izan dute gatazka politikorako baldintzatze-tresna gisa". Sindikatu abertzaleko kideen iritziz, "politika kriminal honek lehen ez zeukan lekurik, baina gure herrian zabaldu den garai berri honetan are gutxiago". EgutegiaOtsailak 24,  Sunsundegui aurrean, Altsasuko Ibarrea poligonoan.Martxoak 30: Utzubar industrialdean, Etxarri Arantzen.Apirilak 26: Lakuntzan, Aceros Moldeados enpresaren aurrean.Maiatzak 25: Uharte Arakilgo plazan.Garagarzaroak 29: Sapa eta Inasa enpresen aurrean, Irurtzunen.Garilak 27: Magoteaux enpresaren aurrean, Urdiainen.