Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Orain arteko ibilbidearen balantzea osatu eta aurrera begirako erronkak zehazteko bilduko da bihar aurrekontu parte hartzaile eta sozialen aldeko herri ekimena (Abian plataforma tartean dago). Ekimeneko bozeramaileek azaldu dutenez, "aurrekontuak onartuta eta krisiaren eta instituzio zein enpresarien politiken ondorioak gogortu diren honetan egoerari aurre egiteko herri erantzuna nola antolatu eztabaidatuko dugu". Helburutzat dute "orain arte lortutakoa egonkortzea, herritar eta talde gehiago biltzea eta mobilizazio eta babes dinamika bati hasiera ematea, bizi dugun egoera gogor honetan, ezinbestekoa deritzoguna".