Doneztebe 1 - Etxarri 1 / Altsasu 2 - San Juan 1

Guaixe 2012ko otsailaren 27a

Indartsu hasi ziren bi taldeak, baina berehala Etxarriri gauzak zaildu egin zitzaizkion jokalari bat gutxiagorekin jokatu behar izatean. Horrek ez zituen etxarriarrak kikildu eta 53. minutuan Ikobalzetak gola sartu zuen Etxarri markagailuan aurreratuz. Doneztebek ordea, ez zuen barkatu eta 4 minutura gola sartu zuen norgehiagoka berdinduz. Etxekoek aukera asko izan zituzten 3 puntuak eskuratzeko, baina Etxarriren lanari esker markagailua ez zen mugitu.Altsasuk garaipena behar zuen eta 3 puntuak lortzera atera zen. 7. minutuan San Juan markagailuan aurreratu zen, baina berehala Altsasuk berdinketa lortu zuen Daviden golari esker. Lehen zatian San Juan indar handiz aritu zen, altsasuarren atean golen bat sartu nahian. Baina bigarren zatian, Altsasu gogotsu atera zen zelaira eta 72. minutuan Daviden bigarren gola iritsi zen, Altsasuri horrenbeste behar zuen garaipena emanez.Sailkapen nagusian aldaketak egon dira. Etxarriren berdinketak 6. postura jaistea ekarri dio eta Altsasu, berriz, 13. postutik 11.era igo da.