Adostutako diagnostikoa eta Sakantzen Sarea jendaurrera

Guaixe 2012ko otsailaren 29a

Sakanako Mahaiak herriz herriko aurkezpen hitzaldiak antolatu ditu. Sakandar guztiei luzatu diete gonbitea eta ekarpenak egitera gonbidatu Sakanak bizi duen krisi egoerari aurre egiteko iazko garagarrilaz geroztik Sakanako Mahaian alderdi politikoak, sindikatuak, enpresari elkartea eta gizarte elkarteak elkartu dira. Han adostutako diagnostiko eta proposamenak aurkezteko hitzaldiak egitea erabaki zuten. "Bertan bilduriko lan ildoen proposamenak ezagutarazi nahi dizkiogu herritarrei, uste dugulako gizartea ezinbesteko protagonista izan behar duela egoera zail honi irtenbidea aurkitu nahi badiogu", esan digu bozeramaile batek.Mahai horren bueltan onartutako zabaltzeaz gain, aurkezpen hitzaldiak Sakantzen Sarea aurkezteko balioko dute ere. Sakanako garapenaren sustapenerako Sare soziala bezala definitua, sare hori sortu berri da eta egitasmoa aurkezteko erabiliko dute hitzaldietan ere. Aurreneko hitzaldia otsailaren 10ean izan zen Uharte Arakilgo udaletxean, "oso emaitza eta partaidetza positiboarekin". Hurrengo hitzaldiak:Etzi, martxoak 2, ostirala, 20:00etan Lakuntzako udaletxean.Martxoak 7, asteazkena, 19:00etan Altsasuko Iortia Kultur Etxean.Martxoak 14, asteazkena, 19:00tan Arbizuko udaletxean.