Altsasuk garaipenik ez eta Irurtzunek binakakoa bakarrik lortu zuen

Guaixe 2012ko otsailaren 29a

Pixkanaka argitzen doaz nortzuk izan daitezkeen Espainiako kluben arteko txapelketan sailkatuak. Asteburu honetan 8. jardunaldia jokatu zen eta 2 baino ez dira gelditzen sailkapen fasera pasatzeko. Hau kontutan izanda, taldeek guztia eman beharko dute hurrengo faserako sailkatu nahi badute.Talde batzuk ia matematikoki sailkatuak daude. Horietako bat Irurtzun da. Asteburu honetan San Atilanoren kontrako partidan denetatik izan du. Binakakoa irabazi eta banakakoan huts egin badute ere, irurtzundarrek ia ziurtatua daukate hurrengo faserako pasea.Altsasuk ordea, ez dauzka gauzak hain garbi eta asteburuko emaitzek ez dute asko lagundu. Paz Zigandaren kontrako bi partidak galdu ondoren, lan handia egin beharko dute txapela eskuratzeko lehian jarraitu nahi badute.