Sakandarrak Arronizen omenduak

Guaixe 2012ko otsailaren 27a

Nafarroako oliba-olioaren festa edo ogi txigortuaren eguna ospatu zuen igandean Arronizek. Ospakizunaren barruan Nafarroako Olibaren eta Arronizko Ogi Txigortuaren Ordenak bilera egin zuen. Ekitaldian merituzko dama izendapena jaso zuen Embutidos y Pates Arbizu enpresako Mª Carmen Arbizuk. Bere enpresa, kalitatezko enpresa izendapena jaso zuen ere. Zilarrezko olibondoa Patxi Goikoetxeak jaso zuen enpresaren izenean. Aitortza bera, zilarrezko olibondoa, jaso zuen Altsasuko Basamutur sagardotegiak, kalitatezko jatetxe atalean. Bi sakandarrak ohorezko kofrade izendatu zituzten. Oliba olioaren gastronomia bertuteak defendatu eta zabaltzeko konpromisoa hartu dute biek. Sagardotegiko Iñaki Urrestarazuk azaldu digunez, aspaldi erabiltzen du Arronizko oliba-olioa, "duen kalitateagatik". Arbizuako enpresak izendapena eskertu du.