Bertso udalekuak Irañetan

Guaixe 2012ko martxoaren 1a

Aisialdiko eskaintza baino gehiago dira bertso udalekuak. Udako oporraldia lagun giroan pasatzeaz gain, bertsoak lantzeko aukera eskaintzen du. Urtero bezala, udan etorkizuneko bertsolari gazteak hartuko ditu Irañetak. Eskaintza beste lau herritara iritsiko da: Bidarrai (Behe Nafarroa), Zuhatza (Araba), Arrazola (Bizkaia) eta Oriora (Gipuzkoa). Udalekuak uztailean eta abuztuan dira. Izena emateko epea martxoaren 12tik 31ra da. Begirale eta sukaldari bilaUdalekuetarako begirale, zuzendari eta sukaldariak behar dira. Interesa duenak izena eman dezake martxoaren 15era arte. Informazio gehiagoEuskal Herriko Bertsozale elkartean (943 694 129, www.bertsozale.com, transmisioa@bertsozale.com)