Kristo, mundurako berri ona, Xabierrek iragarri bezala leloa izanen du asteburu honetan eta hurrengoan eginen diren Xabierraldiak. Erromesaldiak aurten 72. edizioa du. Erromes batzuk Sakanatik Xabierrera oinez joanen badira ere, asko eta asko igandean bertan autoz edo autobusez joanen direnak. Goizter abiatu beharko dute, izan ere Xabierrerako gurutz bidea 8:00etan abiatuko da Zangozatik. Elizkizuna, berriz, 10:00etan hasiko da Xabierko gazteluan. Sakandarrak asteartean berriro ere Xabierren izanen dira. Graziako bederatziurrena ospatzen da egun hauetan eta, horregatik, Nafarroako pastoraltza eskualdeetako erromesaldiak ere antolatuak daude . Sakana hartzen duen Mendialde eskualdearena heldu den asteartean joanen da Xabierrera, eta eguerdian meza izanen dute.Erromesaldiaren bigarren txanda heldu den larunbatean izanen da, hilaren 10ean. Gurutz bidea, 15:00etan abiatuko da Zangozatik. Bi ordu geroago hasiko da erromesendako meza gazteluan.