Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Urdalurko uharkako ura Irurtzuneraino eramateko asmoa Lakuntzaraino dago gauzatua. Sakanako Mankomunitateko iazko aurrekontuan jasoa dago ur hornidura sarea Lakuntza eta Ihabar artean luzatzea. Tramitazioa luzatu egin da eta otsailean eman dira lanak. Construcciones Legarra Lazkoz enpresa izanen da lan horiek eginen dituenak, 1.021.047 euroren truke. Lanak maiatza erdialde edo bukaeran hasi nahi lituzke Sakanako Mankomunitateak, 5 hilabete hilabeteetan despeditzeko. Hoditeria pasako den lurretako lurjabeekin adostasuna lortzea luze jo du ere. Lanak hasterako lurren morrontzarekin ados ez dauden 10-15 lur-jabeekin adostasunera iristea espero dute Sakanako Mankomunitatean. Baina lanak hasterako lortu ez bada, badaezpada, Toki Administrazio Departamentuari eskaera egin diote lanak egiteko lurren premiazko okupazio izendapena lortzeko.