Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Sakanako (Andra Mari, Iñigo Aritza eta Txioka) eta Behe Nafarroako (Ortzaize, Amikuze, Baigorri, Oztibarre, Arberoa eta Garazi) ikastolek antolatu dute bihar eta etzi ospatuko den Nafarroan bizi! festa. Egitaraua bi eskualdeetako ikastoletako kideekin osatu da, eta horretarako Etxarri Aranazko Gazte Asanbladaren eta Baigorriko Basaizea Kultur Batasunaren laguntza izan dute. Igor Artiedak Beleixe Irratian (FM 107,3) azaldu duenez, Andra Mari ikastolak betidanik izan du harremana Seaskarekin. Bera ikasle zenean Kanboko ikastolarekin trukeak egiten zituztela gogora ekarri du. Lehendik zegoen lanketa berreskuratu nahi da eta jendea "gogotsu" dagoela azaldu du. Artiedak esan duenez, Sakanako hiru ikastoletako kideak eguna iristeko "irrikatan" daude.Aldi berean, Beleixe Irratian (FM 107,3) gaineratu duenez, "Euskal Herriko Ikastolen konfederazio berriaren baitan sortutako eztabaiden ondorioa da asteburuko ekimena". Nafarroako bi eskualdeak elkar ezagutzeko eta "muga politiko, administratibo edo ideologiko hori apurtzeko modu bat ere izan nahi du, beste aldean ere Nafarroa dagoelako". Andra Mari ikastolako kideak Beleixe Irratian (FM 107,3) azaldu duenez, egitasmoa ez da jai-egun batera mugatuko. "Ikastolen eremutik kanpo, bi eskualdeetako eragileen artean erlazioak uztartu nahi dira ere ekimen honen bidez". Ospakizunaren ondoren guztia nola bideratu zehazteko hausnarketa prozesua zabalduko dela adierazi du Artiedak. Etxarri Aranazko Gazte Asanbladak aurreikusia zuen kontzertua egitarauaren barruan sartu da. Bestalde, Baigorriko Basaizea Kultur Batasunak Nafarroako Egunaren kontura antolatzen duen kultur astearen barruan sartu du etziko festa. EgitarauaApirilaren 21ean, larunbata19:00etan Nafarroan Bizi! Topaketaren aurkezpena. 1512-Nafarroako konkista, mahai-ingurua. Hizlariak: Antton Curutcharry, Sergio Iribarren eta Joseba Andoni Beltza. 23:00etan Zea mays eta Glaukoma taldeen kontzertua.Apirilaren 22an, igandea10:00etan Kabalkada. Arrola (Baigorri), Bunuztar xoriak (Oztibarre) eta Etxarri Aranazko taldea. 11:30ean Xiba, herri kirolak. Haur eta gazteendako. 13:00etan Kantaldia: Erramun Martikorena, Urdalur, Maider Ansa eta Bilixkorriko bertsolari taldea. 14:30ean Kantu bazkari alaitua. 15:00etan Haurren txokoa. 18:00etan Bukaerako mezua.