Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Ostiralean Joseba Ezkurdiak ezin izan zuen Aritz Lasarekin eta 22 eta 17 galdu zuen. Arbizuarra bikain hasi zen eta markagailuan 15-10 aurreratzea lortu zuen. Baina aurkariak pilota atzeratuz eta ezker paretara baztertuz partidari buelta eman zion. Bestalde, promozioko txapelketan parte hartu zuen Alberto Ongayk. Gorakren kontrako partidan 17 eta 22 galdu zuen Satrustegikoak.