Altsasuko XII. Aurresku eta Soinu Zahar txapelketak bi sari ibarrean utzi zituen, Elai Gomez etxarriarrak eta Amets Maiza altsasuarrak lortu zuten eta saria. 7 eta 11 urte arteko 30 neska-mutil aritu ziren Iortiako eskenatokian dantzan, jende ugariren aurrean. Neskek Punta motz eta Uztai txikiren zortzikoa dantzatu zituzten. Mutikoek, berriz, Punta motz edo Esku aldatzeko soinua eta Agurra aireak. Guztiak ere burundar txistulari taldeko lau kideren doinuei segituz. Sariak udal musika eta dantza eskolako patronatuko lehendakari Unai Hualdek, eskolako Idoia Ijurrak eta Ruben Imaz kultura zinegotziak eman zituzten. Sailkapenak Neskak1. Elai Gomez Etxarri Aranatz2. Amets Maiza Altsasu3. Amaia Lasa DonostiaMutilak 1. Aitor Lasa Hernani2. Iñaki Lasa Donostia3. Xabat Uranga Lezo