Romandiako Tourra

Guaixe 2012ko apirilaren 24a

Gaur hasi eta igandera bitartean jokatuko da itzulia. 3 km-ko aitzin-etaparekin abiatuko da lehia. Azken-aurreko etapa menditsuak eta azkeneko erlojupekoak erabakiko dute irabazlea. Tropelean izen handiko txirrindulariak izanen dira. Egoi Martinezek, Gorka Verdugok eta Jorge Azanzak parte hartuko dute Romandiako itzulian. Rural Kutxa Espainiako ItzuliraGonbitea hartu du Rural Kutxak Espainiako Itzulian parte hartzeko. Beraz, Sakanatik sortutako taldea Iruñeko irteeran izanen da. Txirrindulari sakandarrak dituzten Movistar eta Euskaltel-Euskadi taldeak ere parte hartuko dute itzulian.