Espainiako Industria Ministerioak Red Electrica Españolari (REE) plangintza elektriko berria eskatu dio. Elektrizitatea banatzeaz arduratzen den enpresak krisi testuingurua kontuan izan beharko du horretarako (2008-2016rako iragarpena kontsumoa %3,2 handitzea zen eta 2008tik 2011ra %3,8 jaitsi zen). REEk bere txostena garagarrilaren 30erako aurkeztu beharko dio Ministerioari. Bestela esanda, krisiagatik Espainiako Gobernuak goi tentsio lineen tramitazioa berraztertu edo atzeratuko du, tartean Sakanatik pasatzea aurreikusten zena. TramitazioaPSOEren gobernuak iazko irailean despeditu zuen plangintza elektrikoaren txostena, baina hauteskundeengatik ez zuen onartu. PPren gobernuak dauden beharrak berraztertzea erabaki du. Sakanatik Deikaztelu eta Itsaso arteko linea pasako litzateke. Hainbat alegazio aurkeztu zaizkio planari eta horiei erantzun beharko zaie. Ondorengo tramitazioak ingurumen inpaktu txostena egitea ekarriko du. Testu hori jendaurrean jarri beharko da gerora, eta despeditzeko baimen administratiboak eskatuko lituzke REEk.