Dagoeneko 4 sakandar 1512 arte erakusketan

Guaixe 2012ko apirilaren 25a

1512-2012 Nafarroa Bizirik erakundeak erakusketa kolektiboa antolatu nahi du. Artetik Nafarroako historiara egindako begirada izan nahi du erakusketak. Erakundea prestaketa lanetan ari da eta parte hartu nahi duten artistei dei egin die haiekin harremanetan jartzeko. Bidea www.arte1512.org web gunea da. Dagoeneko Mikel Okiñenak, Dora Salazarrek, Jose Ramon Andak eta Asun Goikoetxeak bat egin dute. Artelanen irudiak web orrian ikusgai izanen dira, baina kultur etxeetan ere jarriko dira.