Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Herri ekimeneko euskal hedabideek duela hilabete pasatxo aurkeztu zuten sektorearen diagnostikoa eta erronka komunak biltzen dituen dokumentua, eta gaur Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburu Blanca Urgell-ekin eta Hizkuntz Politikako sailburuorde Lurdes Auzmendirekin izan dira.Sektorearen izenean Argia-ko zuzendari Xabier Letona, Berria Taldeko hedabideen arduradun Iban Arregi eta tokiko hedabideak biltzen dituen Tokikom-eko lehendakari Mikel Irizar izan dira. Jaurlaritzari hausnarketa mahai bateratua osatzeko eskatu diote, eta besteak beste honako eskaera zehatzak ere jarri dizkiote mahaiaren gainean: diru laguntza politika aldatu eta hitzarmen eredua ezar dezala, sektorean inbertsioak eta garapena susta ditzala eta publizitate instituzionalaren banaketan hizkuntz irizpideak pisu handiagoa izan dezala.